Google tresnak II

Google Calendar tutoriala




 Eskuliburuaren pdf moduan hemen.


DRIVE - BERRIKUNTZAK ETA GOMENDIOAK


1. Fitxategiak igo

Google Docs Google Drive bihurtu da. Dropbox moduan funtzionatzen du orain. Edozein motatako fitxategia igo eta parteka dezakegu.

Behin fitxategia igo eta eskubiko botoiarekin COMPARTIR eta ohikoa dugun menua agertuko zaigu.



2. Fitxategiak bihurtu ala ez

Fitxategiak testu dokumentuak (Word, Write), diapositiba aurkezpena (Powerpoint, Impress) edo kalkulu orriak badira Google Drive formatura bihur daitezke ala ez.



3.- Karpetetan kokatu

Ezkerreko menuan bi aukera agertzen dira:

  • Mi unidad: nik sortutako karpetak eta dokumentuak
  • Compartido conmigo: Beste erabiltzaile batzuk nirekin partekatu dituzten dokumentuak.


4.- Karpetak partekatu:

Fitxategiak partekatu beharrean ikasleekin karpeta oso bat parteka daiteke. Karpeta horretan gordetzen dugun guztia irakasleekin partekatuko da automatikoki.

Fitxategi bat karpeta batean gordetzeko arrastraka eraman eta bertan utzi.

Karpetak partekatzeko garaian ikasleen helbide guztiak idaztea (eta ez taldekoa) komeni da.

Kontuz honekin. Komentatuko dugu.



5.- Bideoak zuzenean igo

Bideoak Driverrera igo ditzakegu eta gero bertatik zuzenean "enkapsulatzeko kodea" eskuratu, nahi dugun tokitan txertatzeko. Fitxategian klik bikoitza egin - Insertar este vídeo - kodea kopiatu.

Honela ez dugu Youtube erabili behar. Dena den gure Driverren lekua txikiagotuko da bideo asko baditugu eta 5 Gb-eko dohako muga dugu.



Bideo bat Driverren badugu Sitesen txertatzea erraza da oso. Insertar > Vídeo > Vídeo de Google Docs  aukeratu eta gero txertatu nahi duzun bideoa.

 


6.- Configuración de página

Dokumentu bat idatzi aurretik dokumentuaren tamaina zein den begiratu behar dugu, normalean ez baitago A4 formatuan eta inprimatzeko garaian, hainbat inprimagailu edo fotokopiagailurekin errore eman diezaguke.

Hau egiteko dokumentu bat sortu eta Archivo - Configuración de la página atalean alda dezakegu honen tamaina.

A4 tamaina beti erabili nahi badugu Guardar como predeterminado aukeratu eta hortik aurrera sortzen diren dokumentu guztiak A4 tamainakoak izango dira.


7.- Ikasle asko dokumentu batean

Onena taulak sinpleak sortzea da, idazteko lekua ematea eta ikasle bakoitzak bere tokian idaztea.

Orrialdeka edo orrialde berdinean lan egitea egokia da talde txikien lanerako.


8.- Dokumentuak inprimatu

Chrome nabigatzailearekin zuzenean inprimatzen dira sortzen ditugun dokumentuak. Firefox erabiltzen badugu lehenengo PDF bat sortuko zaigu eta gero PDF hori inprimatuko dugu.


9. - Google Calc

Grafikak egiteko oso aproposa da. Grafikak "sitesetan" txerta daitezke edo irudi moduan deskargatu.


10.- Google Draw - Marrazkiak

Eskemak eta organigramak egiteko oso egokia. Erraza da erabiltzen. Testuak koadrotan sartu behar dira. Koadro baten testuan salto egiteko (behera jaisteko) ENTER + Mayúsculas sakatu behar dela kontuan hartu.

Sortzen duguna sites edo dokumentu batean txerta daiteke edo irudi moduan jaitsi.

11.- Google Presentation - Aurkezpenak

Atal hau berritu dute baina ez da zaila kokatzea. Efektuak gehitu dituzte eta horiek ez erabiltzea gomendatuko nuke denbora asko galtzen baitute ikasleek efektu bat edo beste probatzen. Etxean egin nahi badute...

Google aurkezpenek betikoez gain aukera ugari eskaintzen dituzte. Ikusi adibideak:

Eslogan edo goiburuen bilduma


Nolakoa da zure irakasle berria?


Haurren Eskubideak (Gero pasabidean jartzeko inprima daitezke).


Idazterakoan zailtasuna duten hitzak ikusteko eta birpasatzeko


Lenguako ariketa polit bat blogean argitaratzeko


Unitate bateko hiztegia hobeto ikasteko


Bideo bilduma bat egiteko